Lotuz Yogastudio Yoga ikastaroak

FisiomYoga

  spine2FisiomYoga  jakintza-alor anitzeko metodo bat da; hau da, yoga fisioterapia eta osteopatiaren ezagutzekin batzen dituena.

  Diziplina honek osasun-profesionalen eta yoga irakaslearen arteko harremana bultzatzen du, ikasleen behar guztiak ahalik eta hoberen asetzeko. Horregatik, FisiomYogak eskaintzen duen laguntza arreta pertsonalizatu eta arduratsuan oinarritzen da. Gure helburu nagusia yoga saioak ikasleen ahalmen biomekanikoetara moldatzea da, praktika osasuntsu eta onuragarrien alde.

  Horrez gain, FisiomYoga elkarteak yoga irakasleak anatomia, fisiologia eta patologíako jakituria zientifikoetan hezitzen ditu. Horrela, yogako ariketa tradizionalak ikasle bakoitzaren behar zehatzetara molda ditzakete eta, aldi berean, patología, lesio edo alterazio biomekaniko ezberdinetan kontuan izan behar diren alineazio posturalak ezagutzen dituzte. FisiomYogak, beraz, yogako posturak eta ariketak gure benetako beharretara egokitzen ditu, gure gorputza muturrera eraman gabe, modu osasuntsu eta organiko batean.

 
FisiomYogari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, clik egin: www.fisiomyoga.com

 

 Ordutegia:

11:00 – 12:30 13:00 – 14:00 17:00 – 18:00 19:00 – 20:30 20:30 – 21:30
Astelehena Yoga Etxean (1h)
Asteartea Sukhashanti Yoga (1h30) Sukhashanti Yoga (1h30) Yoga Etxean (1h)
Asteazkena Yoga Haurrentzat (1h) Sukhashanti Yoga (1h30)
Osteguna Sukhashanti Yoga (1h30) Yoga Etxean (1h)

Prezioak

Modalitateak Prezioak
Barkarkako klaseak  Kontsultatu gurekin
1:30ko iraupeneko klaseak 45 € / hilabetea (astean behin) — 60€ / hilabetea (astean bitan)
1 orduko iraupeneko klaseak 40€ / hilabetea (astean behin) — 50 € / hilabetea (astean bitan)
Klase solteak 15€ klase bakoitza
Meditazioa 5€ klase bakoitza / 20€ hilean
  • Flexibilitatea ordutegian
  • Bi yoga motak kanbinatzeko aukera duzue. Adibidez: astelehenetan Sukhashanti eta ostegunetan Yoga Etxean.
  • Zure beharretara moldatutako klaseak
  • Haurrentzako eta gazteentzako klaseak

Web alumnos 1