Lotuz Yogastudio Yoga ikastaroak

MAR

Mar Eizaguirre Lotuz Yogastudio

Beti sentitu naiz mugimendu fisikoarekiko oso erakarria eta gorputzarekin esperimentatzea maite izan dut. Horregatik oso gaztetatik praktikatu ditut surfa, sky-a, atletismoa, igeriketa eta gimnastika bezalako kirolak. Oso goiz aurkitu nuen erakusketaren mundua eta nire ezaguerak gainerakoekin partekatzeak oso zoriontsu egiten nau eta kirol hauen irakaskuntzan lan egiten hasi nintzen oso gaztetatik.

Garai hartan yoga ez zen oso ezaguna, baina hala ere 20 urte nituenean nire bizitzaren zati bat bihurtu zen. Beranduago, 21 urte nituela, meditazioa ezagutu eta egunero praktikatzen hasi nintzen. Denborarekin, irakaskuntza utzi behar izan nuen, surf-negozio bat ireki eta nire familia aurrera ateratzeko. Surfa betidanik egon da nirekin bidailagun on bat bezala. Orain, irakaskuntzara itzuli naiz beti grinatu nauen ametsa bizitzeko: yoga erakustea!

Irlandatik hasiz, munduko puntu desberdinetako yoga irakasleekin lan egiten, nire heziketa gero eta gehiago garatu ondoren, 2011n Edith-ekin, nire alabarekin, Los Angeles, India eta Bartzelonan izan naiz, gure lehen Yoga Estudioa irekitzea erabaki genuen arte. Kirolari bezala eta Yoga-ko praktikatzaile bezala nire bizitzan zehar lesioekin eta min fisikoekin zerikusia duten gaiekin oso erakarrita sentitu naiz. Yoga sistema sendagarri handia izan daitekeela ohartu naiz, eta aldi berean era dibertigarri eta dinamikoan lantzea gustoko dut; asanak edo posturak seguru egiten ikasten badugu, gure gorputza orekatzea eta minaren aliatu bat bihurtzea lortzen dugu. Buruko tentsio asko somatizatzen ditugu min fisiko moduan eta Yoga tentsioak plano fisiko, buruko eta emozional desberdinetatik askatzen laguntzen dizun erreminta zoragarria da. Gainera, zure benetako ni Unibertsalarekin konektatzen laguntzen dizu. Ustekabean konturatuko zara zein urrun bizi garen gure berezko naturatik, eta urruntze hori da, hain zuzen, hanbeste sufrimimendu ekartzen diguna. Baina garrantzitsuena zera da, sufrimendu hori zorionean bihurtzeko gai garela.

Esperientzia bat da, beraz bizi izan behar da. Ez da norbaitengan edo zerbaitetan sinestea, baizik eta gure transformaziorako berezko ahalmenaz ohartzea.

Mar Maldivas 199 Mar Maldivas 285

“Yogaren esperientzia bizi”

Nire eraketa:

  Maisu ugarirekin osatu dut nire Yoga heziketa, bakoitzarekiko hoberena ateratzen saiatuz, horien artean niregan eragin gehiena izan dutenak hemen adierazten ditut:

  • Teresa Murphy-rekin Iralandan
  • Xabi Andonegui-rekin Frantzian
  • Andres Salcedo-rekin Los Angelesen
  • Jai Prakash-ekin Indian
  • David Swenson-ekin Bartzelonan
  • Matthew Sweeney
  • Noah Mackenna-rekin Indian
  • Irakasle-ziurtagiria Yoga Terapeutikoan (Anatomia, Fisiologia eta Patologia) Yoga Terapeutico Academy.
  • Shukhashanti Yoga 200h (Yoga Alliance)
  • Ashtanga Yoga 400h (Yoga Alliance)
  • Sonoterapia formazioa: Soinu-terapia, Armoniko kantuak eta transformazio pertsonalerako soinu-terapia.
  • Jaio aurreko yogako ikastaroa Sandra Varas-ekin
  • Maria Vegas-ekin Kiromasajea
  • Masaje Ayurveda Punne-n (Indian)
  • Shiatsu (“Amigos del Shiatsu” eskolan)
  • Noah Mackenna-rekin yogari aplikatutako anatomia ikastaroa (Mysore-en, India)

 

SUKHASHANTI YOGA

Vinyasa Yoga Flow-ean oinarritutako Hatha Yoga-ko sustraiak dituen serie mugitua da, baina aldi berean, posturen egokitzapen terapeutikoak egiten dira.

Serie hau Noah Mackenna-k sortu du. Anatomia-ko eta Neurologia-ko Zientzia-Lizentziaduna eta Quiropractika-ko Maisutasuna du Macquarie-ko (Sydney-eko) unibertsitatean eta Nanjing-en Txina medikuntza tradizionalean gaitutako akupuntore da. E Yoga Irakaslea- Ryt 500, lesioetan eta birgaitzean espezializatuta. Bere lorpenik handiena asana-en (posturen) potentzia eta ahalera sendagarria frogatzea da. Klaseetan lantzen dugun serie hau irizpide medikoetan oinarrituta dago eta gorputz osoaren analisi posturala, mugimendua eta lan muskularra apropos frogatuta daude.

SUKHASHANTI-aren helburua yoga fidagarri eta seguru bat garatzea da, gorputza lantzen den heinean; gorputza lasaitzean, eta tentsioak eta minak askatzean, orduan da burua lasaitzen dugula eta kontzientzia garbia esperimentatzen dugula.

2013ko udan Noah-rekin ikasi dut Indian eta metodo terapeutiko bezala proposatzen dituen serieak landu ditut. Horrela, beharrezko erremintak lortu ditut nire kaxa zuzendutako serieak modu seguru batean sortzeko, orekatuak eta aldi berean dibertigarriak eta atsegingarriak direnak.